Haize Berriak banda Irurtzunera

Guaixe 2010eko abenduaren 31

Haize Berriak bandak Thierry Deleruyelleren kontzertu monografikoa eskainiko du Irurtzunen. Sakanako bandak duela bi aste mustu zuen emanaldia Altsasun. Urtearen hasieran Sakanako beste ertzera eramanen du Frantziako musikagile handiaren lana.Haize Berriak bandak gaur egungo konpositoreak herritarrengana hurbiltzea du helburu. Bandarako Haize Berriak Konposizio Lehiaketan nagusitu zen Thierry Deleruyelle frantziarrari eskaini diote lehen kontzertu monografikoa. Haize Berriak bandako zuzendari Luis Orduñaren hitzetan, "Deleruyellek efektuz eta kontrastez beteriko musika zinematografikoa eta deigarria egiten du, ikusle guztiendako atsegina". Haize Berriak bandaren kontzertuak ikusmira sortu zuen Altsasun eta Iortia kultur gunea ederki bete zen bi emanaldietan. Beste horrenbeste espero dute Irurtzunen.Thierry DeleruyelleDeleruyelle Perkusioa, Armonia, Kontrapuntua, Fuga eta Forman diplomatua da Parisko Goi Zikloko Musika Kontserbatorioan. Perkusio jolea da zenbait banda eta orkestratan eta gainera irakaslea eta konpositorea da. Denetariko obrak konposatu ditu, bakarlari, banda nahiz orkestrendako. Horietako batzuk sarituak izan dira, esaterako, Kadesh obrak 1. Haize Berriak Bandarako Konposizio Lehiaketa irabazi zuen. Beste obra batzuekin batera Irurtzunen entzun ahal izanen da.