Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Guan taldeak areto futbol txapelketa antolatu zuen asteburuan Irurtzunen, azken urteetako Gabonetan egin ohi duen moduan. Txapelketa abenduaren 25ean hasi zen, larunbatean, 18:30ean, eta goizaldeko ordu bietaraino jokatu ziren lehiak. Goizaldean atseden hartu eta abenduaren 26ko goizeko bederatzietan ekin zitzaion berriro txapelketari, arratsaldean finalak jokatu arte. 12 taldeGuztira 12 talde aritu ziren, guztiak sakandarrak, Lizarratik eta Iruñetik etorritako talde bana izan ezik. Irurtzundik zortzi talde aritu ziren: Guan, Latxu, Irurtzungo, -Futbol + Pesca, Toldos Berriainz, Txabolo, Larrazpi eta Esencia Txu. Eta horretaz gain, Irurtzungo eta Iruñeko Lurgorri, Altsasuko New Team, Etxarri taldea, Iruñeko Sanduzelaiko Karrobide eta Lizarrako Descansa. Lau multzotan banatuta aritu ziren, eta multzo bakoitzeko onenak sailkatu ziren final laurdenetarako. Faboritoa txapeldunTxapelduna Irurtzungo taldea izan zen, torneoa irabazteko faboritoetako bat hain zuzen, Sanduzelaiko Karrobideri 3-1 irabazi eta gero. Finaleko jokalari onenaren saria ere herrian geratu zen, Irurtzungo Andres Cruzek jaso baitzuen trofeoa. Hirugarren postuan Etxarri Aranazko Iker Kirolak sailkatu zen, eta laugarrenak txapelketako antolatzaile Guan. Giro oso ona izan zen txapelketan, eta ikusle andana hurbildu zen partidak jarraitzera. Horretan lagundu zuen antolatzaileek taberna jarri zutela, eta gabonetako zarea ere zozketatu zuten. "Finalerdietan kiroldegia bete-betea zegoen" adierazi digu Guan taldeko Roberto Martilek. Antolakuntzatik balorazio ona egin dute eta hurrengo urtean ere txapelketa izango dela ziurtatu dute.