Triman Navarra Xotak agur esan dio Errege Kopari

Guaixe 2010eko abenduaren 30a

Atzo Errege Kopako hirugarren kanporaketa jokatu zuen Triman Navarra Xotak Zaragozan, Sala 10 Zaragoza taldearen kontra. Oso indartsu atera ziren Zaragozakoak, erritmo oso gogorra ezarriz, eta Imanol Arregiren mutilek ezin izan zioten erritmoari eutsi ez partidari tamaina hartu. Azkenean 6-2 gailendu zen Zaragoza, eta final laurdenetarako sailkatu da.Bestalde, Ohorezko mailako hurrengo jardunaldia ilbeltzaren 8an jokatuko da. Egun El Pozo Murcia da liderra (34 puntu) eta Triman Navarra seigarrena da (24 puntu). Irurtzungo taldeak sailkapenean 13.a den Playas Castellon taldea hartuko du.