Deleruyelleri agur

Guaixe 2011ko urtarrilaren 12a

Haize Berriak bandak Thierry Deleruyelleren kontzertu monografikoa eskaini zuen larunbatean Irurtzunen. Altsasuko bi emanaldien ondoren, Sakanako bandaren konposizio lehiaketan nagusitu zen Frantziako musikagileari eskainitako hirugarren kontzertua zuten. Irurtzunen, Eric Aubier ordezkatuta, Nicolas Zubia Gasteizko tronpeta jole profesionala izan zen bakarlaria. Ederki bete zen Irurtzungo eliza. Frantziar gaztearen musika zinematografikoak harrituta utzi zituen arakildarrak. Musika klasikoarekin ohituta, gustura hartu zituzten efektuz eta kontrastez beteriko obrak. Sakanako Bandak aldi baterako agurtu du Thierry Deleruyelleren musika. Orain buru-belarri murgildu dira otsailean egitekoak diren jazz kontzertuan.