Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ilbeltzaren 6an zozketatu zituzten Irurtzungo Udalak eta herriko komertzioek hiru erosketa bono. Zozketaren ondoren dendariek bezeroei plazan auzatea eskaini zieten. Zer behar duzu? Irurtzunen duzu kanpaina abenduaren 14an hasi zen. Irurtzungo merkataritza sustatzeko, haren garrantzia azpimarratzeko eta erosketak herrian bertan egitera bultzatzeko antolatu zuten kanpaina. Martxan egon den bitartean Irurtzungo dendetan erosketak egin dituztenek boleto bat jaso dute. Antolatzaileek Irurtzungo komertzioak lau multzotan banatu zituzten eta zozketan parte hartu ahal izateko gutxienez multzo bakoitzeko dendaren batean erosketaren bat egin behar zuten. Erosketak ere Udalak eta dendek bere garaian egindako poltsarekin egin behar zuten. Hiru erosketa bono zozketatu ziren hilaren seian, eta sarituek denda multzo bakoitzeko establezimendu banatan erosketa egin beharko du. Sariaren arabera haietan 150, 80 eta 40na euro gastatu beharko dute. Lehen saria ez da atera, baina beste biak bai. Hilaren 21era arte dago saritutako txartela Irurtzungo udaletxean aurkezteko.Sarituak 1. saria, 12.504. 600 euro. 2. saria, 7.877. 320 euro. 3. saria, 5.272. 160 euro.