Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triman Navarra Xotak eta Santa Colomak Iruñeako Pabilioi Unibertsitarioan jokatutako lehian hanka-sartzea egin zuten Imanol Arregiren mutilek. Erasotzeko eta defendatzeko garaian akatsak egin zituen Trimanek, ez zuten partida erabaki hala egin behar zutenean eta gutxigatik galtzeko zorian egon ziren. Bukaeran, launa berdindu zuten Trimanek eta Santa Colomak. Partida hasi eta 12. minuturako 2-0 aurreratu ziren Irurtzungoak, baina konturatu gabe bina berdindu zuten Santa Colomakoak. Hortik aurrera partida aldatu zen, baina egoera konplikatuagoa zenean Isik 3-2 aurreratzea lortu zuen taldea eta horrela joan ziren atsedenaldira. Atsedenaldia eta gero Trimanek gol aukera argiak izan zituen, baina partida erabakita uzteko aukera alferrik galdu zuen. Gainera, Santa Colomak hiruna berdintzea lotu zuen eta ez hori bakarrik, 3-4 aurreratu ziren partida bukatzeko zazpi minuturen faltan. Lau minuturen faltan atezain-jokalari formularekin jokatzen hasi ziren Imanol Arregiren mutilek, eta launa berdintzera lortu zuten larriune uneak pasatuz. Imanol Arregik azpimarratu zuen bere taldeak garaipena eskutan izan zuela, baina kontrako atean ez zutela asmatu. "Golean bukatu zuten hiru akats egin genituen eta kontrako atean ez genuen asmatu. Kontzentrazioa falta egin zitzaigun eta punteria pixka bat" nabarmendu zuen. Inter Movistar ahaltsua zainSailkapen orokorrean Bartzelona da liderra, 41 punturekin eta Triman Navarra zazpigarrena da, 28 punturekin. Hurrengo jardunaldia konplikatua izango da Irurtzungo taldearendako, puntu premian dabilen Inter Movistar talde ahaltsua izango baitu aurkari Trimanek larunbatean Alcalá de Henaresen. Movistarrek 4 puntutara du Bartzelona liderra eta lidergoagatik borrokatzeko ezinbestekoa du Irurtzungo taldea menperatzea. Eta Trimanek ere hanka-sartze batzuk egin ditu azkenaldian eta garaipenaren senda berreskuratu behar du, sailkapenean gauzak oso estu baitaude. Hortaz, partida lehiatu, gogor eta ikusgarria espero da.