Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kantua eta umorea, horiexek dira Demode Quartet taldearen osagai nagusiak. Iker Hutzik, Joli Pasculenak, Mikel de la Fuentek eta Mikel Espinalek diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko dute: kantuan aritzen dira, dantza egiten dute eta kanta ezagunen artean sketch txikiak egiten dituzte. Taldekideen muturreko izaerak ikusleen barre algarak piztuko ditu. Demode Quartet laukoteak bide berria ireki du Nafarroan: a capella-ko ahotsen biluztasunaren eta umorearen arteko oreka ederra lortu dute. Erronka zaila izan arren, emaitza paregabea da. Horren adierazle da laukotearen arrakasta. Sakanan berriki izan dira Etxarri Aranatzen eta Altsasun. Orain, taldearekin gozatzeko aukera dute arakildarrek.