Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Udalak azken bilkuran eskaera hori egin zuen aho batez. Horretaz gain,Irurtzungo Udalak bat egin du Rumbo a Gaza herri ekimenarekin eta 350 euroko ekarpena eginen dio. Dirua zinegotzien ekarpenetatik aterako da. Irurtzundarrek ere haien ekarpenak egiteko aukera ere izanen dute kutxa batean kontu korrontea zabaldu baitu udalak horretarako. Rumbo a Gaza ekimenaren asmoa da bi itsasontzi eraikuntza eta irakaskuntza materialez betetzea. 200 ekintzaile itsasontzian sartu eta Palestinako Gaza eskualderantz abiatu nahi dute. Rumbo a Gaza ekimenaren helburua da Palestinako eskualde horretako irakaskuntza azpiegitura hobetzeko materialak bidaltzea. Behin Palestinako kostaldera iritsita materiala Nazio Batuen Erakundearen esku utzi nahi dute ekintzaileek. Herri ekimenetik salatu dutenez, Israelek 2008ko abenduan eta 2009ko ilbeltzean egindako operazio militarrak azpiegitura horiek suntsitu eta hainbat ikasle eta irakasle hil zituen. Ekimen horren bidez, beraz, palestinarren irakaskuntza eskubidearen alde egin nahi dute, baita blokeoa salatu ere.Komunitaterako lanaIaz bost pertsonek egin zituzten komunitatearen onurarendako lanak Irurtzunen. Odolean alkohol tasa jakin batzuekin ibilgailuak gidatzea delitutzat hartzen hasi denetik epaileek komunitatearen onurarendako lanak egitera zigortu dituzte hainbat eta hainbat pertsona. Lan horiek egiteko Irurtzungo Udalak bi postu sortu zituen 2008an.