Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean hartu zuen erabakia Irurtzun Bai-Nafarroa Baik erabakia: maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko dira. Aho batez hartu zuen batzarrak erabakia. Beraz, hauteskunde hitzordura begira lanean hasiko da Irurtzun Bai. Programa eta hautagai-zerrenda osatzeko lanari ekin diote. Irurtzun Baiko kideek legegintzaldi honetan egindako lana "positiboki" baloratu dute. Duela lau urte Zurekin bai lelopean hartutako konpromisoak bete direla uste du Irurtzun Baiko batzarrak. Legegintzaldi berrirako oinarri izanen dituzte konpromiso horiek eta lehentasuna emanen diote gauzatu gabe gelditu diren egitasmoei. KonpromisoakDuela lau urte bezala Irurtzun Baiko kideek haien "lana eta dedikazioa eskainiko diote udalari". Horrekin batera, "udala erakunde demokratiko bat bihurtu nahi dute, irurtzundarren aniztasun ideologikoa errespetatzen duena". Irurtzun Baiko kideen konpromisoa da ere herritarrei, kolektiboei eta erakundeei irekitako erakunde bat izatea udala. "Populazioaren behar eta kezka hurbilenei erantzunen dien udal erakunde konprometitua izan nahi duen udala" sustatuko du Irurtzun Baik, horretarako "Irurtzun hobetu nahi dutenekin eskuz esku eta egunero" lan eginen dute. Irurtzun "dinamiko eta parte-hartzaileago" baten alde ere egin dute.