Bi Aizpe pilotalekuak hartuko ditu goxua eta frontenis txapelketako final handiak

Guaixe 2011ko otsailaren 4a

Azaroan hasi zen Saizulo gazte  elkarteak antolatutako Irurtzungo Goxua eta Frontenis Txapelketa. Orduz geroztik 55 bikote bildu dira Irurtzun eta Etxarrengo frontoietan, 48 neska frontenis txapelketan eta 62 gizon goxua txapelketan, lehiaketan parte hartuz. Frontenis txapelketan hiru maila daude, eta goxuan, aldiz, bi maila osatu dira. Parte hartzaile gehienak sakandarrak izan dira, Irurtzun, Etxarren, Etxeberri, Uharte, Ihabar eta  Etxarri Aranazkoak, baina Iruñea, Etxauri, Olloko bailara, Goñiko bailara, Ororbia, Eraso eta Lekunberrikoak ere egon dira.GaupasaIrurtzungo eskoletako jangelak hartuko du sari banaketa, eta ekitaldian gonbidatu bereziek hartuko dute parte. Ondoren, 150 pertsonentzat afaria egonen da eta, jarraian, gaupasa. Finalak (larunbatean, hilak 5, Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan)Frontenisa3. maila: Jaione-Ohiana (Etxarri Aranatz) / Idoia-Izaskun (EtxarriAranatz)2. maila: Ainara-Haizea (Eraso) / Margari-Maite (Irurtzun)1. maila: Nerea-Maria (Irurtzun-Iruñea) / Bea-Rakel (Etxauri)Goxua2. maila: Kepa-Eneko (Irurtzun-Asiain) / Mikel-Eneko (Iruñea)1. maila: Asier-Mikel (Irurtzun) / Aritz-Iñaki (Etxarri Aranatz)