Triman Navarrak Espainiako Kopa lortu nahi du

Guaixe 2011ko otsailaren 4a

Espainiako Areto Futbol Kopa dago jokoan Segovian igandera arte. Zortzi talde ariko dira lehian: Bartzelona, Lobelle Santiago, Inter Movistar, Benicarló, Manacor, El Pozo Murcia, Triman Navarra Xota eta Caja Segovia anfitrioia. Zozketa egin eta gero Triman Navarra Xotak El Pozo Murcia talde ahaltsua izango du aurkari final laurdenetan, gaur, ostiralean, 21:00etan. Partida oso konplikatua izango da eta El Pozo da faborito nagusia, baina sarritan Trimanek gora egiten du talde inportanteen aurka eta ea horrela den. Bartzelonak Manacor izango du aurkari, Benicarlók Caja Segovia eta Lobelle Santiagok Inter Movistar. Txapeldunek aurrera egingo dute finalerdietarako sailkatuz. Finalerdiak larunbat arratsaldean jokatuko dira, eta final handia igandean, 19:00etan. Kopako partida guztiak Marca TV kateak eskainiko ditu zuzenean. Irurtzungo taldea kopa jokatzeko ilusioz gainezka dago. Badakite oso zail izango dutela El Pozo menpean hartzea baina sorpresa emateko prest daude Imanol Arregiren mutilak.