Irurtzungo txapelketa, ikusgarria

Guaixe 2011ko otsailaren 16a

Otsailaren 5ean jokatu ziren Irurtzungo goxua eta frontenis txapelketako finalak. Aipatu txapelketan, eta azaroaz geroztik, 55 bikote aritu dira lanean Irurtzun eta Etxarrengo frontoietan, 48 neska frontenis txapelketan eta 62 gizon goxua txapelketan. Finalak ikusgarriak izan ziren eta jendetza bildu zen Bi Aizpe pilotalekuan aipatu finaletaz gozatzera. Finalak bukatu eta gero partaide guztiek eta bere lagunek Atakondoa ikastetxe publikoko jantokian afaldu zuten eta sari banaketa egin zuten. Parranda gaueko ordu txikiak arte luzatu zen. FinalakFrontenisa:3.maila: Idoia-Izaskun 22 / Jaione-Ohiana 172 maila: Ainara-Haizea 22 / Maite-Margari 201 maila: Nerea-Maria 22 / Bea-Rakel 17 Goxua: 2 maila: Kepa-Eneko 17 / Mikel-Eneko 181 maila: Asier-Mikel 11 / Aritz-Iñaki 18