Ordago dadoa

Guaixe 2011ko otsailaren 24a

Larunbatean despeditu ziren Iratxo elkarteko mus eta partxis txapelketak. Karten eta dado eta fitxen inguruan hainbat irurtzundar bildu ziren. Ohikoa denez, lehiaketaren ondoren parte-hartzaileak bildu zituen afari animatua izan zen elkartean. 47 lagun bildu ziren mahaiaren inguruan. SailkapenakTaula gainean fitxak mugitzen trebeenak Lourdes eta Txeli izan ziren. Haien atzetik sailkatu ziren Mari-Inma, Kontxi V-Glori eta Begoña-Juani bikoetak. Mus txapelketari dagokionez, bikote onena Kontxi E.-k eta Juanak osatutakoa izan zen. Finalean Lourdes eta Tereri irabazi zieten. Kontsolazio finalean Alfredo eta Luisek Marian eta Santosi irabazi zieten.