Irurtzun taldea Berria txapelketako lehian sartuko da

Guaixe 2011ko otsailaren 25a

Aurrera darrai VIII. Berria Pilota Txapelketak. Une honetan final hamaseirenetan murgilduta dago txapelketa, eta orain arte partida ikusgarriak jokatu dira. Irurtzun taldea izango da Sakanako ordezkari bakarra aurten. Zuzenean final hamaseirenetan sartuko da lehian Irurtzun taldea, eta Gure Kirola taldea menpean hartzetik datorren Iparralde taldearen kontra jokatuko du. Irurtzun eta Iparralde taldearen kontrako lehia bihar jokatuko da, otsailaren 26an, larunbatarekin, Hernaniko pilotalekuan. Hiru partida jokatu beharko dituzte: kadeteen mailakoa, gazteen mailakoa eta nagusien mailakoa. Ea Irurtzunek final zortzirenetarako sailkatzea lortzen duen.