Aurrekontua osatzeko aukera oraindik

Guaixe 2011ko otsailaren 22a

Bihar haiei buruzko informazio panelak egonen dira plazanIrurtzungo Aurrekontu Parte-hartzaileen taldeak lau egitasmo proposatu dizkie herritarrei. Haietako bat aukeratu eta hori udalari aurkeztuko diote. Hark 25.000 euro aurreikusiak ditu aukeratzen den egitasmoa aurrera eraman ahal izateko. AurkezpenaLau egitasmo horien berri aurreko larunbatean eman zuen Irurtzungo Aurrekontu Parte-hartzaileen taldeak. Horretan ibili ziren lau pertsona. Batek bere aldamenetik aldentzen ez zen pelutxezko txakurtxoa zuen, besteak bizikleta zeraman aldean, igeriketako jantzia hirugarren batek eta, azkenak, motxila bat zeraman aldean. Laurak ere, trikitilariez lagunduta, herrian barna ibili ziren, kalean, taberna eta dendetan opatzen zituzten irurtzundarrei haiek defendatzen zuten egitasmoaren bertuteak azalduz. Hala, jakin zuten irurtzundarrek zein premiazkoa izan daitekeen txakurrak aske ibiltzeko gune bat izatea herrian, edota Bi Aizpe inguruan paseatzeko bidea egokitzea. Horretaz gain, txirrindulariak segurtasunez ibiltzeko bide-gorria eskatzen zuen, eta motxila zeraman emakumeak heziketa gehiago autoa erabiltzerakoan. Kalean argibideak ematearekin batera, irurtzundarak egitasmo bat edo bestearen alde egitera animatu zituzten.