Lorena Arangoa barrura begira

Guaixe 2011ko otsailaren 25a

Irurtzundarrak Enmimismada clown ikuskizunaren euskarazko bertsioa mustuko duOtsailaren 26an, larunbatean, 20:00etan (gaztelaniaz) eta 27an, domekan, 20:00etan (euskaraz), Irurtzungo kultur etxean. Lorena Arangoa Irurtzungo antzezleak Enmimismada clown ikuskizuna mustu zuen urrian arrakasta itzelarekin. Urrian arakildarraren ikuskizunaz gozatzeko modurik izan ez zutenez aukera paregabea dute orain. Lorena Arangoak Enmimismada clown ikuskizuna eskainiko du bihar eta igandean, berriz, euskarazko bertsioa, Nirebaitaturik, mustuko du. Ekitaldia Korrika kulturalaren barruan antolatu da.Clown ikuskizunaIrurtzundarrak clown ikuskizun mutua eskainiko du, "mutua, baina sentimendu eta sentsazioz betea" dio Lorenak. Izan ere, hitza gailentzen den komunikazioan, sarri ahaztu egiten ditugu gorputz eta aurpegiaren adierazkortasuna. Horiek nabarmendu nahi izan ditu Lorena Arangoak.Enmimismada-Nirebaitaturik antzezlana pertsonen arteko harremanen eta bakardadearekiko ihesaren inguruko hausnarketa da. "Antzezlana nire prozesu pertsolanaren isla da" azaldu digu. Irurtzundarra Patxi Larrearen zuzendaritzapean ariko da. "Urtetan irakasle izan dut eta esperientzia handiko clowna da. Lana nirea bezain berea da" dio Lorenak. Bestalde, zenbait lagun eta irurtzundarren laguntza ere azpimarratu du. Eszenografia, ahotsak, argiak, arropa, itzulpena... Nork bere ekarpena egin du. Enmimismada-Nirebaitaturik auzolanaren emaitza da.PrestakuntzaLorena Arangoak Nafarroako Antzerki Eskolan eman zituen lehen urratsak. Bertan, besteak beste, Patxi Larrea izan zuen irakasle. Harekin murgildu zen clown munduan. Ondotik ikastaro bereziak etorri dira. Irurtzundarrak Virginia Imazekin eta Ibizan egindakoak azpimarratzen ditu.GertutikLorena Arangoa Zabaleta, clown antzezleaIaz aurkeztu zenuen Enmimismada antzezlana. Nolako harrera izan zuen?Bai, urrian mustu nuen Irurtzunen eta hiru egunetan kultur etxea leporaino bete zen eta batzuk sarrera gabe geratu ziren. Jendeari asko gustatu zitzaion. Ea berriz horrela funtzionatzen duen bai Irurtzunen bai kanpoan.Zer da antzerkiaren transmititu nahi duzuna?Emakume honek bakardadea nola bizi duen kontatzen da. Bakarrik bizitzen ez dakien emakumea da. Txakurra, txoria, senarra... du. Baina bizitzak konpromiso batean jarriko du eta bakardadeari aurre egitera ausartuko da. Sentimenduz betetako antzerkia da: umoretsua, hunkigarria. Nola uztartzen dira? Nirebaitaturik nire prozesu pertsonalaren emaitza da. Gure buruari trufa egiteko egin nuen, zenbait egoera distantziarekin ikusita barregarriak baitira. Baina hunkitu ere egin zaitezke. Zer dauka lan honek Lorena Arangoaz?Dena eta ezer. Clowna oso sentibera da onerako eta txarrerako: nire historia da baina sentimenduak biderkatuta.Ikuskizun mutua da. Mugimenduen bidez ikuslearengana iritsi zaitezke?Nire ustez hitzik gabeko hizkerarekin mundu guztiarekin ulertu zaitezke. Hitza garrantzitsua da, baina begiradak eta irribarreak transmititzeko beste modu bat dira.Enmimismada-Nirebaitaturik Irurtzundik kanpo eskainiko duzu?Asteburuan Irurtzunen antzeztu ondren, martxoaren 5ean eta 6an Iruñeko Antzerki Eskolan izanen naiz, 8an Lizarran eta 26an Lekunberrin.