Igandean, 11:00etan, kultur etxean batzarra eginen dute langileek. Inasa Foileko jabeek, Bavaria Industriekapital (Baikap), astelehenean jakinarazi zioten enpresa batzordeari bere asmoak: Sabiñanigo eta Irurtzunen duten lantegietan kostuen %30a "murriztea". Bestela esanda, 10 milioi euro aurreztea, haietatik 6,9 milioi langile gastuari dagozkio.Horretarako 50 lanpostu kendu eta soldatak %25 murriztea proposatu du. Gainera, metalgintzako lan hitzarmenetik atera nahi du zuzendaritzak, KPI igoera ez ordaintzeko. Hileko ekoizpen plusa kentzearekin batera, zuzendaritzak proposatu du jangela eta autobus zerbitzuak kentzea.Enpresa batzordeak (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana) ez du zuzendaritzaren proposamena onartu. Langhileen ordezkariek jakinarazi digutenez, Baikapeko zuzendaritzak Inasako 26 langile kaleratu nahi ditu, bulegoetako eta zerbitzu orokorretako 13 eta beste 13 bidalketa biltegikoak. Baikapek azken atal hori azpikontratatzeko asmoa du.