Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berria Pilota Txapelketako final zortzirenetarako sailkatu da Irurtzun, larunbatean Hernanin Iparralde taldea menpean hartu eta gero. Emaitzak:Kadeteak: Espinal-Goñi (Irurtzun) 22 - Etxegoien-Mendi II (Iparralde) 3Jubenilak: Ijurra-Beraza (Irurtzun) 21 - Mendi-Beola (Iparralde) 22Seniorrak: Armendariz-Mariñelarena (Irurtzun) 22 - Mustiratz-Erreka (Iparralde) 6Hasieratik bideratu zuen kanporaketa Irurtzunek. Kadeteetako partidan nagusitasun nabarmena erakutsi zuten, aurkariei euren jokoa egiteko aukerarik utzi gabe. Espinalek 18 tanto egin zituen, 7 sakez. Horrelako abantaila izanda, gazteen partidan lasaitasunez aritu ziren. Hemen parez pare aritu ziren Irurtzungo eta Iparraldeko bikoak.Berazari ihes egindako pilotakada bat txapa behera joan zen, eta 21-22 gailendu ziren Iparraldekoak. Eta seniorren partidan Armandarizek sekulako partida egin zuen eta 22-6 gailendu zen Irurtzun. Final laurdenetan, Irurtzun taldeak Andoaingo Gazteleku izango du aurkari hurrengo asteburuan, martxoaren 12an. Iaz txapelketatik kanpo utzi zuen Gaztelekuk Irurtzun eta sakandarrek errebantxa hartu nahi izango dute. Ea finalerdietara sailkatzea lortzen duten