Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Aurrekontu Parte-hartzaileen taldeak astelehenean egin zuen botoen zenbaketa. Larraun ibai aldea eta Biaizpe ingurua aisialdirako berreskuratzearen alde egin dute Irurtzundarrek. Zentralaren eta urtegiaren arteko bidea konpontzea eta bide horren azken zatian ibilgailuei pasa eragoztea.Datuak eskutan, orain, Irurtzungo Aurrekontu Parte-hartzaileen taldeak udaleko taldeei eta herritarrei emaitzen berri emanen diete. Udalak aurreratu zuen 25.000 euro bideratuko zuela aurrekontu parte-hartzaileen bidez aukeratzen zen egitasmoa aurrera eramateko.AurkezpenaIrurtzundarrek lau egitasmoren artean aukeratzeko aukera izan zuten. Egitasmo horiek ezagutzeko aurreko larunbatean Irurtzungo Aurrekontu Parte-hartzaileen taldeak jarduera antolatu zuen. 11:00etan plazatik abiatu eta herrian barna eta herri inguruan ibili ziren txirrindula ibilbide egitasmoa ezagutzeko. Ordu erdi geroago ibai ondoko bidean barna ibili ziren, egitasmoaren nondik norakoak azaltzen. Hura despeditzean txakurrendako proiektuan proposatzen ziren espazioak erakusteko asmoa zuten, baina langarrak 40 bat parte-hartzaileei plazara bueltatzea aholkatu zien. Foru plazan lau egitasmoen berri ematen zuten panelak ikusgai zeuden. Haiek laguntzeko argazkiak eta Irurtzungo plano bat zeuden. Goiza borobiltzeko auzatea izan zen.