Segovia arerio zuzena izango du aurkari Trimanek

Guaixe 2011ko martxoaren 4a

Ohorezko Mailak atsedenaldia izan du asteburuan, Espainiako areto futbol selekzioak partida jokatu zuelako, Europako txapelketarako aurrekoa, hain zuzen. Trimango Rafa Usin konbokatu zuten Espainiako selekzioarekin aritzeko, eta aipatu beharra dago Europako Txapelketan aritzeko sailkatu zela aipatu selekzioa. Atsedenaren ondoren, Ohorezko Mailako 22. jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Bihar, larunbatean, Segovian jokatuko du Triman Navarrak, sailkapenean seigarrena den eta arerio zuzena den Caja Segovia taldearen kontra. Gogoratu beharra dago Triman Navarra zazpigarrena dela. Hortaz, postuetan gora egiteko irabazi beharra du Irurtzungo taldeak.