Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Otsailaren 27an Barakaldoko duatloia jokatu zen, esprint distantzian (5 km korrikan, 19 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). 93 duatleta lehiatu ziren proban, eta Lagunak-Saltoki taldeko Beñat Arnaiz izan zen azkarrena (55:31). AC Triatlon taldean dabilen Francisco Jose Codon izan zen proban aritu zen sakandar bakarra. Gainera, lan bikaina egin zuen, helmugan 19.a izan baitzen (1:01:25). Igandean Basauriko duatloia dago jokoan, esprint distantzian (6 km korrikan, 20 km bizikletan eta 3 km korrikan), 11:00etatik aurrera. Bestalde, igandean Erronkariko Neguko Triatloia egongo da jokoan, 10:00etatik aurrera. Parte hartzaileek Izaba inguruan 5,2 km osatu beharko dituzte korrikan, gero Izaba eta Erronkariko Mendi Zentrora arteko 22 km-ak bizikletaz egin beharko dituzte, eta, azkenik, 7,5 km osatu iraupen-eskian.