Asteleheneko bileraren zain

Guaixe 2011ko martxoaren 10a

Inasako langileen ordezkariak zuzendaritzako Alemaniako kideekin bilduko diraInasa Foileko jabeek, Bavaria Industriekapital (Baikap), aurreko astean jakinarazi zizkioten enpresa batzordeari bere asmoak: errentagarritasuna handitzeko 26 langile kaleratzea eta gainontzekoei soldata laurdena txikitzea. Horrekin batera, Baikap-ek beste hainbat neurri proposatu zituen, beti ere, langileen eskubideak murrizten dituztenak. Horiek guztiak aztertzeko langileak batzarrean bildu ziren igandean. Inasa Foilek dituen 232 langileen artean kezka da nagusi.