Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Guardia Civilak 54 urteko G.N.G. atxilotu du eta hari egotzi diote abeltzaintza ustiapenetan egindako 20 lapurreta, 2009ko abendutik aurtengo otsaila bitartean eginak. Ikerketaren arabera, gizona lapurtzen zuen ustiapenetan lan egiten zuen edo haietara lan eske joaten zen. Guardia Civilak atxilotutako gizonaren etxean eta biltegi batean hainbat material opatu zuen. Haien artean zeuden: taladroak, radialak, zerrak, soldadorak, fresadorak, elektrizitate sortzaile, mugikorrak, 400 litro gasolio, olioak eta lubrikanteak, butano bonbonak, giltzak eta beste. Guztiak 20.000 euro balioa du. Guztia Irurtzungo Guardia Civilaren kuartelean dago, jabeek identifikatzeko.