Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zenbait kiroletan eskatzen dira hutsarteak eta denbora-erlojua gelditu egiten da. Inasa Foilen kasuan ere hutsartea da, baina ez dago araututa. Bavaria Industriekapital (Baikap) Inasako jabe den enpresa, errentagarritasuna handitzeko 26 langile kaleratzea eta gainontzekoei soldata laurdena txikitzea proposatu zuen, langileen hainbat eskubide murriztearekin batera.Nagusietako bat astelehenean Irurtzunen enpresa batzordearekin (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana) bildu zen eta duela bi aste mahai gainean jarritako proposamenari eutsi zioten.ZailtasunakCCOOko industria arloko Ana Zapata Agirrek azaldu digunez, "astelehenean azaldu genien kaleratzeak egoteko espediente bat aurkeztu behar zutela eta legeak bete behar zituztela". Zapata kexu azaldu zaigu Baikapek kaleratzeak eta soldata murrizketak argudaitzeko ez baitute ez kontsultarik egin ezta dokumentaziorik aurkeztu ere. "Ez dute inolaz ere argudiatu soldaten murrizketa edo kaleratzeak. Etorkizunerako planik ere ez dute aurkeztu". Beraz, negoziaziorik ere ez dagoela argitu digu Zapatak, "informazioa aurkezteko zain gaude".Espedienterik gabe kaleratze objektiboak egin ditzake zuzendaritzak. Gehienez ere plantilaren %10a. Ez dirudi kasualitatea denik kopuru hori eta Baikapek proposatu dituen 26 kaleratzeak pareko izatea. Baikapek bere asmoen berri eman zuen egun berean, duela bi aste, kaleratze objektibo baten bidez langile bat kanporatu zuen. Enpresa batzordeak erabaki du halako beste bat baldin badago lantegia geldiaraziko dutela. Zapatak azaldu digunez, hainbat enpresek Inasa Foilen jokabidea errepikatzen ari dira, Arfe esaterako, eta enplegu erregulazio espedienteak aurkeztera ukatu dira. Guztien atzean Deloite aholkularitza dagoela azaldu digu. "Negoziatzeko eta konponbideak proposatzeko zailtasunak sortzen ditu jarrera horrek".