Irurtzun Berria txapelketako final laurdenetan izango da

Guaixe 2011ko martxoaren 14a

Berria txapelketako final zortzirenetan Irurtzunek Andoaingo Gazteleku hartu zuen menpean. Iaz Gazteleku izan zen Irurtzungo taldea txapelketatik kanpo utzi zuena, eta, hortaz, errebantxa bikaina hartu zuten larunbatean irurtzundarrek. Zazpi iturri aurkariBerria txapelketako final laurdenetara sailkatu diren lau taldeak Erreka, Huarte, Amezketako Zazpi Iturri eta Irurtzun dira. Erreka Huarteren kontra ariko da ostiralean Galdakaon, eta Irurtzunek Zazpi Iturri izanen du arerio larunbatean Tolosako Beotibarren, 17:00etan. Final handia martxoaren 27an hartuko du Hernanik. Emaitzak:Kadeteak: Arberas-Tolosa (Gazteleku) 12 / Espinal-Goñi (Irurtzun) 22Jubenilak: Aristimuño-Jauregi (Gazteleku) 9 - Ijurra-Beraza (Irurtzun) 22Seniorrak: Eskudero-Altuna (Gazteleku) 22 - Armendariz-Mariñelarena (Irurtzun) 10