Aurten berrituko dira mendi-ibilbideak

Guaixe 2011ko martxoaren 14a

Trinitate eta Bi Aizpe eremuko bideak berrituko dituzte aurten  Irurtzungo Udalak eta Etxeberriko Kontzejuak. Bi herriek kudeatzen duten fazeroan, baso komunalean, dauden mendi ibilbideak dira hain zuzen konponduko direnak.Irurtzungo Alkate Txiki Iriartek azaldu digunez, "inguru horretan ibilbide publikoen sare egoki eta osatua sortu nahi da". Iriartek gaineratu duenez, "bereziki etxeberriarrak eta irurtzundarrak dugun natur gune horri eutsi nahi diogu". Ibilbideak berrituko diren inguruneko paisaiaren interes altua nabarmendu du. Aisialdirako eskaintza abeltzaintza moduko erabilerekin armonian egonen direla ere nabarmendu du. BehatokiaIbilbideekin batera, hegaztiei begira egoteko behatokia eginen da ibilbideetako baten goiko partean. Kare harriz eginen da behatokia eta U baten itxura izanen du. Handik sai arreak, miruak eta beste ikusteko aukera izanen da. Haren ondoan, hegaztien inguruan hainbat argibide emanen dituen informazio panela jarriko dute. Bi ibilbide nagusiArtadikoak 3.050 m ditu eta behatokira daramanak 4.460. Hainbat bidexka haiekin lotuko dira eta Matxaingo aparkalekuarekin lotzen duena berrituko da.AurrekontuaIrurtzunek eta Etxeberrik partekatzen duten herri-basoan  daude berrituko diren ibilbideak. Lanek 43.370 euroko aurrekontua izanen dute. Nafarroako Gobernuak 27.385 euroko aurrekontua emanen du. Gainontzekoa Nafarroako Kutxako bezeroek "zeuk aukeratu, zeuk erabaki" egitasmoaren bidez egindako ekarpenekin eta Irurtzungo Udalarenarekin osatuko da. Lur Geroa enpresak egin du egitasmoa.Egin beharreko lanak Ibiltariak ez galtzeko bideak behar bezala seinaleztatuko dira. Zenbait zatitan sasiak kenduko dira. Horrekin batera, bidearen zati batean dauden harriak kenduko dira eta beste batean legarra zabalduko da. Bi aparkaleku prestatuko dira. Nagusia Plazaolako tren geltokia zegoen tokian eta, bestea, Bi Aizpeko tunelaren irteeran. Bietan ere informazio panelak eta aulkiak jarriko dituzte. Etorkizunean aterpetxe bat ere eginen da.FazeroaIrurtzun eta Etxeberriko herri-basoak partzuergo moduan kudeatzen dute. Populazioagatik elkarren lur eremu horien  %90 Irurtzuni dagokio eta gainontzeko %10a Etxeberriri.