Gobernuak bidaiari plana erretiratzeko eskatu du

Guaixe 2011ko martxoaren 16a

Garraio publikoa eta mugikortasun jasangarria osotasunean kontuan hartzeko eskatu du eta salatu udalek 15 egun besterik ez dutela izan parte hartzekoIrurtzungo Udalak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Herri-arteko Bidaiarien Garraio Plan Integrala erretiratzeko. Horrekin batera benetako parte hartze publikoko prozesua martxan jartzea eskatu du. 15 eguneko epean udalak gaia aztertzeko betarik ez duela izan salatu du. Irurtzungo Udalak aurkeztu alegazioetan salatu du "plana orokorrean betiko kontua da eta sakoneko arazoarekin ez du asmo handirik. Hau da, garraio partikularraren erabilera publikoarekin ordezkatzen joatea". ZerbitzuazIrurtzungo Udalak salatu du planak autobus ibilbideen banaketa besterik ez duela egiten, "haien zerbitzua edo ordutegia betetzen den baloratu gabe". Udalak nabarmendu du enpresa batzuk dituzten gabezien aurrean ez dela alternatibarik proposatzen. Horrekin batera, Iruñeko ospitaleetara jende asko joaten dela eta haien ondoan geldialdia behar bezala prestatzeko eskatu du udalak. Gehiago"Plan integralarekin Irurtzunek ordutegiak galtzen ditu". Hala nabarmendu du Irurtzungo Udalak bere alegazioetan. Salatu ere egin du 1.000 eta 3.000 biztanle arteko herriek ez dutela ez ordutegi ezta frekuentzia egokirik mugikortasun beharrak asetzeko, "Horregatik, garraio pribatuaren dependentzia erabatekoa da". Aldi berean, Irurtzungo Udalak salatu du ez dela argudiatzen "eskualdean errotuta dagoen enpresa bati, Mugiroarra, bere ibilbidearen zati handi bat kentzea". Planak enpresa txikien kontra egiten duela salatu du. InkestaIrurtzungo Udalak herritarren artean garraio publikoari buruzko inkesta banatu du, irurtzundarren iritzia jakin asmoz. Udalak eskatzen du baloratzea La Burundesa, Roncalesa, Mugiroarra eta Leitzaran enpresen zerbitzua batetik hamarrera baloratzea. Horretarako, autobusaren baldintzak, ordutegiak, utzita uzten ote dituen edo gidariaren jarrera baloratzea eskatzen du udalak. Horretaz gain, garraio publikoa zenbatetan erabiltzen den galdetu du. Bestalde, lanagatik edo aisiagatik bada, Iruñea-Irurtzun joan etorria egiteko zein ordutegi interesatzen zaizkien astegunetan eta jai egunetan.