Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Udalak Nafarroako Gobernuari lanen luzapena eskatuko dio, sareak eta zorua berritzeko lanekin bat egitekoNafarroako Gobernuak astelehenean egindako bilkuran 2009-2012 Toki Inbertsioen Plana zabaltzea onetsi du. Toki Administrazio Departamentuak beste lan batzuetanerabili ez diren lau milioi euro birbanatzea erabaki du. Horretarako kontuan izan du plana onartzerakoan erreserban gelditu ziren lanak. Horien artean zeuden Irurtzungo Itsesia, Artadia eta Ardantzeta kaleetako argiteria berritzea eta Nafarroako Gobernuak orain erabaki du lan horiek egiteko diru-laguntza ematea Irurtzungo Udalari. Itsesiako lanetarako 33.500,8 euro emanen ditu eta Artadia eta Ardantzetako lanetarako, berriz, 71.920. Irurtzungo alkate Txiki Iriartek azaldu digunez, gobernuari diru-laguntza heldu den urtean jasotzea eskatuko dio udalak. "Ez du zentzurik aurten kaleak jasotzea, heldu den urtean berriro gauza bera egiteko". Izan ere, heldu den urterako iragarria daude Artadia, Ardantzeta eta San Migel kaleetako sareak eta zorua berritzeko lanak. Itsesiako sareak eta zorua berritzeko lanak, ordea, ez daude planean jasota.