Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triman Navarra Xotak Santiagora egindako bisita ez zen ongi atera, Imanol Arregiren mutilei 9-4 irabazi baitzien Lobelle Santiagok. Hasieratik argi ikusi zen Lobelle Santiago partida irabaztera atera zela, eta hirugarren minuturako 2-0 aurreratu ziren galiziarrak. Imanol Arregik hutsartea eskatu zuen eta jokoa berrantolatzea lortu zuen Trimanek, baina atsedenaldirako 5-0 aurreratu zen Lobelle. Galiziako taldeari dena ateratzen zitzaion, baina Triman Navarra Xotari ezer ere ez. Hutsa hutsaren atzetik. Bigarren zatian atezain-jokalari formula erabili zuen Imanol Arregik. Gol bat sartzea lortu zuen Rafa Usinek, baina Lobellek berehala erantzun zuen 6-1ekoa ezarriz. Eseverrik bigarrena sartu zuen, eta ondoren 7-2koa heldu zen. Bukaeran 9-4 gailendu zen Lobellek, partidan jaun eta jabe izan zela erakutsiz. Imanol Arregi entrenatzaileak onartu zuen "oso berandu esnatu zirela" eta Lobelleren eragingarritasuna "letala" izan zela. Manacorren kontra ArrosadianEl Pozo Murcia da liderra, 55 punturekin, Bartzelona taldea puntu batera duela. Triman Navarra Xota zortzigarrena da, 34 punturekin, oraindik ere liga jokatu ahal izateko play off postuetan. Baina lehendabiziko zortzi postuetan sailkatu nahi badu hurrengo jardunaldietan irabazi beharrean dago Irurtzungo taldea. Horrela, ostiralean sailkapenean hirugarrena den Fisiomedia Manacor taldea hartuko du Trimanek Arrosadiako pabilioian, 20:30ean. Manacor arerio zuzena da, eta, hortaz, irabazi beharrean dago Xota. Ea hiru puntuak hemen gelditzen diren.