Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Udalak uzten duen lokal baten erabiltzaileek egindako bilera batzuen ondoren sortu daSortu berri da Irurtzungo Musikarien Kolektiboa (IMK). David Ramirez Valerak azaldu digunez, "Irurtzun betidanik izan da musikaren inguruan mugimendu ugariko herria, baina bakoitza bere aldetik jotzen zuen eta ez zen ezer egiten bateratzeko. Eta guri batzeko ideia ondo iruditu zitzaigun". Talde gisa udalaren aurrean pisu gehiago izanen zutela pentsatu zuten, baita gazteak erakartzeko modua izan zitekeela ere. IMK-ren helburua musikarekin zerikusia duten pertsona guztiak biltzea da. Horrekin batera, "musika eskola bukatu berri duten gazteei ate bat irekita uztea, kontzertuak, tailerrak, hitzaldiak eta abar antolatzea". Kolektiboko kideen ustez, gero eta gehiago dira musika eskola bukatzean bere musika tresna alde batera uzten duten gazteak. Ramirezek azaldu digunez, zenbait tresna jotzen dituztenek zailtasunak dituzte talde bat sortzeko edota entsegu lokal bat sortzeko, esaterako pianoa, trikitixa, txistua eta beste. IMK-k gazteei gauzak erraztu nahi lizkieke.AraudiaPasa den urtean sortu zitzaien taldea sortzeko ideia,gero eta jende gehiago pilatzen zelako eta irtenbide gisa IMK sortzea egoki jo zuten. Gaurko egunean 10 gazte daude kolektiboan sartuta, baina lokala 30 bat pertsonek erabiltzen dute, horregatik toki eta ordutegi arazoak daude. Guztiek bete beharreko barne araudi bat prestatu dute. Han zehazten dira zein diren IMK-ren jarduerak, zein diren kolektiboko kideak, funtzionamendu arauak, zuzendaritza, batzarra, kanpo harremanak eta zigorrak.EgoitzaIMK-k Irurtzungo Udalak uzten dien gela bat erabiltzen du. 20 bat urtez erabili dute lokala musikari gazte irurtzundarrek. Hura Larrazpi gazte elkartearen gainean eta musika eskolaren azpian dago. Solairu berdinean eta eraikinean bertan beste hainbat jarduera egiten dira eta lokala insonorizatu gabe dutenez, batzuen eta besteen ordutegietara egokitu behar izaten dute musikariek. Ikusirik lokala txiki gelditu zaiela, Irurtzungo Udalak musikariei solairu berean beste gela baten erdia eskaini die. IMK-ko kideak hura erabiltzeko auzolana egin eta konponketa batzuk egin beharko dituzte. Bestela, egoitzaren garbiketa esaterako, musikarien ardura da eta urtero behar bezala txukuntzeko bi auzolan egiten dituzte.Udalarekin hitzarmenaIMK-k eta Irurtzungo Udalak hitzarmena sinatuko dute, azken horrek apirilaren 5eko bilkuran onartu eta gero. Aldeek adostutako idatzian jasotzen denez, musika eskolako egoitzako lokala soilik musika entseguetarako erabiliko dela zehazten da. Horrekin batera, garbiketa erabiltzaileen kontu izanen dela azaldu da. Irurtzungo Udalak ur, gas eta argindar gastuak bere gain hartuko ditu. Hala ere, IMK-k 300 euro ordaindu beharko dizkio udalari (urtero KPI gehituko zaio). Lokala 10:00etatik goizaldeko 2:00etara bitartean erabiltzeko aukera izanen dute musikariek, beti ere, eraikin horretan antolatuta dauden jarduerak errespetatuz. Horretarako entsegu egutegia sortu beharko dute. Entseatzen duten bitartean eraikineko atea itxita izan beharko dute musikariek. Horretaz aparte, udalarekin harremanetan jartzeko ordezkaria izendatu beharko dute.IMK-rekin harremanetarakoHonako e-posta helbidera mezua bidali, Ramiroren izenean: colectivomusicosirurtzun@gmail.com Kolektiboko kide izan nahi duenak, bestela udaletxetik pasa daiteke eskaera egitea. Udalak IMK-ri pasako dio eta baiezkoa edo ezezkoa emanen du.ErabiltzaileakGaurko egunean entsegu lokalean lau talde (Teno, Kerasy, Perkusio taldea eta Oskar Estanga and Company) eta haien albiziora dabiltzan hainbat gaztek erabiltzen dute. Entsegu egoitzaren 20 urteetan Irurtzungo musika panoramako talde ezagunenak erabili dute, horien artean, besteak beste: Indecisión, Dr Kronismo, Sarraski, Txep, Nahi ta nahiez, Billy Goat, Dead means nothing eta hainbat disko jartzaile.