Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igelaren metamorfosia ezaguna da: arrautza likatsutik sortutako zapaburutik dator. Corrado Masacciren igelak, ordea, bestelakoak dira: arrautza-ontziak eta bestelako hondakinak igel-txotxongilo korotsu bilakatu dira. Corredo Masaccik urteak daramatza igel-txotxongiloak egiten. Aspalditik datorkio igelekiko interesa, "Rana Gustavo pertsonaia ezagunetik datorkit, hurbila eta atsegina iruditzen zaidalako" dio. Txotxongiloak egin eta haurren aurrean mugiarazi ditu eta haiek ere igelekiko liluraz kutsatu ditu. Igelak haurren unibertsoan sartu dira eta haien marrazkiak egiten hasi dira. Umeen interesa ikusirik, Corredo Masacci igel-txotxongiloen erakusketa egitera animatu da. Bilduma ederra ikusgai egonen da Irurtzungo kultur etxean. Gainera, gaur arratsaldean igelen metamorfosia zuzenean ikusteko aukera izanen da.Bisita gidatuaGaur, apirilaren 1ean, 18:00etan, Corrado Masaccirekin.