Mobilizazioak Inasa-Foilen

Guaixe 2011ko apirilaren 8a

Irurtzungo enpresako langileek gaur mobilizazioak hasiko dituzte. Zuzendaritzak 26 kaleratze eta soldataren laurdenaren murrizketa proposatu du eta kontzentrazioekin hori salatu nahi dute langileek. Protesta bilkurak enpresa batzordeak (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana)eta zuzendaritzak gaur duten bilerarekin bat eginen du. Bavaria Industriekapital (Baikap) inbertsio taldeak iaz Inasa eskuratu zuen. Orduan langileak eta haren eskubideak mantenduko zituela adierazi zuen. Baina martxo hasieran aipatutako proposamena egin zuen zuzendaritzak. Enpresa batzordeak salatu du proposamen horiek oinarrituko dituen dokumentaziorik ez duela eman Baikapek. Horrekin batera, etorkizunerako ez neurri ez plan sendorik ez dagoela salatu du. Dokumentaziorik eta justifikaziorik aurkezten ez den bitartean enpresa batzordeak ez du negoziatuko.Gaur, 17:00etatik 17:30era lantegi sarreran kontzentrazioa eginen dute, enpleguaren eta eskubideen defentsan.