Irurtzun festetako kartelaren bila

Guaixe 2011ko apirilaren 13a

Irurtzungo Udalek herriko festetako kartela hautatzeko lehiaketaren oinarriak iragarri ditu. Lehiaketaren 21. edizioa sari ederrekin dator. Bi kategoria bereizi dituzte: haurrena (14 urtetik beherakoak) eta helduena. Txikien kategoriako irabazleak 150 euroko saria jasoko du eta helduen modalitateko garaileak 400 euroko sari potoloa izanen du. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 30ean amaitzen da.OinarriakIrurtzungo jaietako gaiekin lotura eduki behar du eta argitaratu gabea eta jatorrizkoa izan behar da. Lehiaketara aurkezten diren lanek ezaugarri hauek izan behar dituzte: Helduen kategorian, 42 x 60 cm-ko kartulina gainean aurkeztuko da, goitik beherako eran, eta haurren modalitatean, 29,5 x 42 cm-ko kartulina gainean (A3). Lanek testu hau izanen dute: "Irurtzungo jaiak. Uztailak 20-24 Julio 2011- Fiestas de Irurtzun". Kartelak sinatu gabe aurkeztuko dira, atzeko aldean ezizena dutela, eta beste kartazal bat erantsiko da egilearen datuekin. Proposamenak Irurtzungo udaletxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 30eko eguerdiko 14:00ak baino lehen. Aukeratutako kartela ekainaren 1ean jakinen da.Epaimahaia Irurtzungo Jaien batzordeko kideek eta teknikoek osatuko dute. Egoki ikusten bada, saria hutsik utz dezakete. Saritutako lanak Irurtzungo Udalaren jabegokoak izatera pasako dira. Udalak horien kopiak egiteko edo haiekin erakusketa egiteko eskubidea izanen du. Saritu gabeko lanak, berriz, lehiakideen eskura egonen dira abuztutik urriaren 29ra arte. www.irurtzun.es Lehiaketaren oinarriak eskuragarri daude Irurtzungo Udalaren web orrian. Baita udaletxean eta kultur etxean ere.