Ospitalea antzeztoki

Guaixe 2011ko apirilaren 15a

Teatropiezas taldeak Me duele aquí antzerkia eskainiko du Irurtzunen, herriko kultur etxearen laguntzarekin. Antzezleak ospitaleko operazio gela batean barneratuko dira. Bertan, gaixo urduriekin, pastilla eferbeszenteekin, mediku ez horren adituekin eta egoera bitxiekin eginen dute topo.Me duele aquí antzezlana aspertuta dagoenarendako sendagai paregabea da. Hori bai, kontraindikazioak ere badaude: barrez lehertzeko arriskua dago.