Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaberriko bigarren eskuko azoka etzi ospatuko da Irurtzungo Foru plazan. Itxipuruk astean zehar bildu dituen arropa, liburu, elektratresna, disko eta bestelako objektuak salgai jarriko ditu. Guztiak ere prezio merkeetan eta ateratako dirua, ohi bezala, elkartasun egitasmo bat laguntzera bideratuko du. Oraingo honetan Ruandako Nyarusangeko nutrizio zentroko animaliendako estalpea handitzera bideratuko da. Baina, azoka horien antolaketarekin Itxipuruk ere erabilitako objektuei beste erabilera bat eman nahi die, kontsumorako beste ikuspuntu bat emanez.EgitasmoaAfrika erdialdean dago Ruanda. Demografia handia du herrialdeak eta bizi-iraupenerako nekazaritzaren mendetasuna dute. Ruandan elikadura falta kronikoa eta pobrezia handia daude. Gironako San Jose erlijiosoen kongregazioak 1980. urtetik osasun etxe bat martxan du. Nutrizio zentro bat da eta haren bidez haurren eta haien familien osasun eta oinarrizko osasun zainketetaz arduratzen da. Zentroaren dieta osatzeko animaliak gordetzeko borda txiki bat dute. Horretaz gain, etxeko abereak nola zaindu irakasten diete amei eta bisitariei. Nyarusangeko zentroak familiei untxi bikote bat ematen die, haiek zaindu eta etorkizuneko familiaren kontsumorako hazi ditzaten. Horrekin batera, barazki haziak ere banatzen dituzte. Irurtzunen bilduko den diruarekin animaliendako borda handitu egin nahi da, txiki gelditu delako. Horrekin batera, baratza hesituko da, lapurretak eragozteko eta animali harrapakariak ez sartzeko.Igandean10:00etatik 14:00etara, Irurtzungo plazan.Jarduera osagarriak Azokarekin batera, Itxipuruk larunbatean antolatu zuen afarian 50 pertsona bildu ziren. Larunbatean, Hotel Rwanda filma proiektatu zen.