Kali eta Urra ongi Araban eta Nafarroan

Guaixe 2011ko apirilaren 20a

Tiro olinpikoan aritzen diren Kali altsasuarra eta Enrique Urra olaztiarra ongi dabiltza. Larunbatean Arabako Minifoso Txapelketa jokatu zen Okondon. Kali altsasuarra bigarren mailan aritu zen lehenengo aldiz. Guztira 78 tiratzaile aritu ziren, eta 1. eta 2. mailakoak batera aritu ziren. 25 platerretako tiraldian oso fin ibili zen altsasuarra eta laugarrena sailkatu zen, espero baino askoz hobe.Nafarroakoan Urra bikainIgandean Foso Unibertsaleko Nafarroako Kopa jokatu zen Elizondon. 45 tiratzaile bildu ziren. Kali eta Urra hirugarren mailan aritu ziren lehian. 25 platerretako bi tiraldi egin behar izan zituzten. Urrak sekulako maila egin zuen, guztira 49 plater apurtu baitzituen, hirugarren mailako lehen postuan sailkatuz eta koparako finalerako sailkatuz. Lehen mailako onenaren kontra, aldiz, galdu egin zuen. 24 plater bota zituen besteak, eta 19, aldiz, Urrak.  Kali ez zen horren ongi ibili. Lehen tiraldian 21 plater bota zituen, eta, bigarrenean 20. "Bezperan ongi aritu nintzen Araban, baina Elizondon, aldiz, ez nintzen ongi ibili" adierazi du altsasuarrak.Espainiako Txapelketa, puntako esperientziaDuela bi asteburu Granadan jokatutako Espainiako Foso Unibertsaleko Txapelketan aritu ziren Kali eta Urra, Nafarroan aipatu txapelketarako sailkatu eta gero. Espainiako tiratzaile onenak aritu ziren bertan. Sakandarrak 3. mailan aritu ziren, beste 67 tiratzailerekin batera. Lan ona egin zuten. Kalik 200 plateretatik 172 erdibitu zituen, 34.a sailkatuz, eta Urrak 200etatik 177, 20.a sailkatuz. "Maila izugarria zegoen eta esperientzia bikaina izan da. Pozik gaude" azaldu digu Kalik.