Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atakondoako Eskola Kontseilua Hezkuntza Departamentuari bilera eskatuko dio konponbide onena opatzeko asmoz Atakondoako Eskola Kontseiluak deituta aurreko ostiralean 100 pertsona bildu ziren. Han ziren udal ordezkariak, gurasoak eta irakasleak. Ikastetxeak ikasle guztiak hartzeko gero eta espazio arazo gehiago ditu eta horri konponbidea emateko deitu zen bilera. Kontseiluko buru Felix Reyk esan digunez, "jendeak gaia mugitzea nahi du". Ikastetxeak duen espazio faltari emateko konponbide "zentzuzkoena" emateko 1 6 urte arteko ikasleak hartuko dituen DBHko institutu bat eraikitzea da. Ondorio horretara iritsi ziren ostiralean. Reyk azaldu digunez, "pixka bat aurrezteko adabakiak jartzea, dirua alferrik galtzea da eta Iruñerriko instituturen bateko masifikazio egoera arinduko da". Gurasoek Eskola Kontseiluari babes guztia eman zioten.