Maitasun oinazeendako sendagaia

Guaixe 2011ko apirilaren 20a

Anteo antzerki taldeak, Irurtzungo kultur etxearen laguntzarekin, emanaldia eskainiko du maiatzako lehen igandean Irurtzunen. Natalia Aiesa igoko da oholtza gainera, Maite Redinen zuzendaritzapean. Ernesto Caballeroren obraren moldaketa eskainiko dute, Sólo para Paquita.Maitemina bizigarria, samina eta beharrezkoa da. Iritzi horretakoa da Paquita. Izan ere, nor ez da maitemindu? Eta nork ez du inoiz maite minik izan? Horregatik da hain erraza bera ulertzea. Gaixoak direnak eta ez direnak egin ditu maite minik ez izateko. Ezin du gehiago, eta zure laguntza behar du. Murgildu zaitez bere emozioen bidaian.