Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo udal liburutegiak ipuin-saio bereziarekin emanen dio hasiera maiatzari. La canica roja taldeak Colorin colorado saioa eskainiko du. Ipuin-kontakizun hutsa baino gehiago da, malabare, xaboi-burbuila erraldoi, txotxongilo eta abesti eta guzti. Liburutegira gerturatzen direnek lagun berriak egiteko aukera izanen dute: Marcos erregea, gaztelutik atera ezinik, aspertuta bizi dena eta herritarrei koloreak ostuko dizkiena; Higinio pirata, ilargiaz maiteminduta dagoena; Txanogorritxo... 3 eta 7 urte arteko txikiendako ikuskizun dinamiko eta atsegina iragarri dute.