Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Abiadura Txapelketako Stock-Extreme 1000 cc kategoriara egin du salto irurtzundarrak. Jerezeko lehendabiziko proban bosgarrena izan zen.Motoziklismo denboraldia hasi da eta lanean buru-belarri dabil 18 urte dituen Alex Mariñelarena irurtzundarrak. Iaz supermotardetik abiadurara egin zuen salto, Kawasaki ZS-6R 600cc motorrarekin Kawasaki Ninja Cup txapelketan arituz. 23 piloturen artean hirugarrena sailkatu zen, emaitza oso positiboa. Baina aurten beste salto garrantzitsua egin du irurtzundarrak: 1000 cc mailara pasatu da. Espainiako Abiadura Txapelketako Stock-Extreme 1000cc kategorian ariko da aurten, BMW S1000RR motorrarekin eta Zaragozako CNS Motorsport taldearekin. Horregatik Zaragozara bizitzera joan da gaztea, Raul Millan bere managerra eta CNS Motorsport taldearen alboan egoteko. Donapean erdi mailako mekanikako gradua egin zuen, eta orain Zaragozako tailer batean egiten dituari da praktikak. Bizimodu berriarekin kontentu dago irurtzundarra.Espainiako Abiadura Txapelketak (CVE) 7 lasterketa ditu. Lehena asteburuan jokatu zen Jerezen, bigarrena maiatzaren 8an jokatuko da Aragoiko MotorLanden, hirugarrena ekainaren 19an Montmelón, laugarrena uztailaren 10ean Albaceten, bosgarrena ere irailaren 11n Albaceten baita ere, seigarrena azaroaren 13an Valentzian, eta azkena azaroaren 20an Jerezen.Zaragozako CNS MotorsportAlex Mariñelarenarekin batera Alcañizeko Oscar Ibañez pilotuak osatzen du taldea. Raul Millan da managerra. Alfonso Gasión da talde teknikoko burua, eta Mundialetan, Espainiako Txapelketetan eta beste probaetan esperientzia duten teknikoz osatua dago. Babesle nagusiak Aurosol, Concepto eta Goya Motorrad BMW kontzesionarioa dira, eta Aragoiko Motoziklismo Federazioaren eta BMW Motorrad España taldeen babesa du.Jerezen bikainMariñelarenaren helburua, hasiera batean kategoriari tamaina hartzea da, esperientzia hartzea eta kilometroak pilatzea, txapelketaren bigarren zatian podium postuengatik borrokatu ahal izateko. Bada, Espainiako Abiadura Txapelketari hasiera bikaina eman zion irurtzundarrak Jerezen, 15.500 ikusleren aurrean. 35 pilotu zeuden izena emanda eta Stock-Extreme 1000cc kategorian aritu zen. Proba ona egin zuen irurtzundarrak eta bosgarrena izan zen sailkapen orokorrean, eta pilotu pribatuen kategorian, aldiz, lehendabizikoa. Horregatik podiumera igo zen. Pozik dago irurtzundarra. "Esperientzia handiko pilotuak daude kategoria honetan, Santiago Barragan edo Ivan Silva tartean, denbora asko daramatenak eta puntakoak direnak. Ni gazteenetakoa naiz, eta horregatik bosgarren postua oso ona da" adierazi du Mariñelarenak.Ostiraleko entrenamendu libreetako sentsazio onek larunbateko entrenamendu kronometratuetan isla izan zuten. Horrela, igandeko lasterketa 8. postutik hasi zuen Alexek eta 5.era igotzea lortu zuen. Barragan (Kawasaki) gailendu zen Del Amor (BMW) eta Rivasen (BMW) aurretik. Mariñelarena bosgarrena eta lehen pilotu pribatua izan zen. Hurrengo lasterketa maiatzaren 8an jokatuko da, Aragoiko MotorLand zirkuituan. Ea Mariñelarenak orain arteko bideari eusten dion.www.cevbuckler.comEspainiako Abiadura Txapelketako informazio guztia: sailkapenak, egutegia, albisteak, argazkiak...