Trimanek play offak jokatuko ditu

Guaixe 2011ko maiatzaren 2a

Ohorezko mailako azken jardunaldian Guadalajararen kontra bana berdindu eta gero, Triman Navarra Xota sailkapen orokorrean zortzigarren postuan bukatu du, eta, hortaz, liga erabakiko den play offetan jokatzeko txartela lortu dute Imanol Arregiren mutilek. Hortaz, denboraldiko helburu nagusia bete du Irurtzungo taldeak. Hori bai, izugarri sufrituz lortu du Trimanek zortzigarren postuan sailkatzea.Ohorezko mailako 30 jardunaldi jokatuta, sailkapen orokorrean Bartzelona izan da lehena (70 puntu), El Pozo Murcia bigarrena (65 puntu), Inter Movistar hirugarrena (61 puntu), Lobelle Santiago laugarrena (59 puntu), Manacor bosgarrena (56 puntu), Caja Segovia seigarrena (48 puntu), Benicarló zazpigarrena (44 puntu) eta Triman Navarra zortzigarrena (42 puntu). Aipatu zortzi taldeek jokatuko dituzte liga erabakiko den play offak.Play offetatik kanpo geratu dira Sala 10 Zaragoza, Carnicer Torrejon, Azkar Lugo, Talavera, Reale Cartagena, Marfil Santa Coloma, Playas Castellon eta Gestesa Guadalajara. Azken bi talde hauek, gainera, mailaz jaitsiko dira.Bartzelona, lehendabiziko aurkariZortzigarren postuan sailkatzean, lehen sailkatutakoaren kontra ariko da Triman Navarra play offetako final laurdenetan, Bartzelonaren kontra, hain zuzen. Joaneko partida Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan jokatuko da maiatzaren 13an, ostiralarekin, 20:30ean.