Kerasy taldea harriak apurtzen

Guaixe 2011ko maiatzaren 6a

Irurtzun musikarien harrobi bikaina da. Berriki sortu da Irurtzungo Musikarien Kolektiboa. Bertako kide David Ramirezek eta Oskar Alonsok ibilbide musikal oparoa dute. Duela urte batzuk, haien moduko musikariekin elkartu, eta egitasmo berria jarri zuten martxan, Kerasy taldea. Metal taldeak lehen diskoa argitaratu du, Harriak apurtu.Metala helburuKerasy taldeak izaera berezia du. Zenbait taldetako kideek osatzen dute taldea: Xilum, Sök, Antigua & Barbuda eta Irurtzungo Death means nothing taldeetatik datoz. Ezaugarri anitzetako taldeetako musikariak helburu argiarekin bildu ziren: metal musika egiteko. Horrela sortu zen Kerasy taldea 2009an. Oskar Alonso eta David Ramirezen herria, Irurtzun, dute topaleku. Bertako musika lokaletan elkartzen dira Iñigo Andion, Ibai Goñi eta Silvia Guillenekin. Boskoteak oso bideratuta zuen egitasmoa eta, hortaz, fruitua laster iritsi da: kalean da taldearen lehen diskoa, Harriak apurtu. Gaur aurkeztuko dute, Berriobeitiko On Off aretoan. Harriak apurtuHorrela deitzen da Kerasy taldearen lehen diskoa. 9 abestik osatzen dute diskoa, guztiak ere euskaraz. Abestiei kutsu baikorra darie. Taldeko abeslari Silvia Guillenen hitzetan, "zamak, loturak hautsi eta bide berriei ekiteko deia egiten dugu". Silviak berak egin ditu letrak eta melodiak eta haien gainean eraiki dituzte abestiak. Emaitza ederra da. Metala jaun eta jabe da, pop ikutu batekin; "doinu melodikoak dira, eta aldi berean indartsuak". Kerasy taldeak ordu erdi pasatxoko diskoa egin du, "jendea gogoekin uzteko" gehitu du taldeko abeslariak. Gehiago nahi duenak, taldeaz gozatzeko aukera bikaina du zuzenekoetan. Kerasy. Harriak apurtuTaldekideak: Silvia Guillen (ahotsa), David Ramirez Ramiro (gitarra), Iñigo Andion (gitarra), Oskar Alonso (baxua) eta Ibai Goñi (bateria)2011ko otsailean eta martxoan Aberin eta Irurtzunen grabatuaNahasketa eta masterra: Iñaki LlarenaEkoizpena: Kerasy eta Iñaki LlarenaEkainak 4an IrurtzunenKerasy taldeak gaur aurkeztuko du taldea Berriobeitiko On Off aretoan. Burlata eta Zarauztik pasa eta gero, Sakanara iritsiko dira. Kontzertua eskainiko dute Pikuxar elkartearen 10. urtemugan. Udazkenean bira egitekoak dira Akatu taldearekin batera.