Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Dagoeneko salgai daude ohorezko mailako areto futboleko play off-etako lehen kanporaketako sarrerak. Triman Navarra Xota taldeak Bartzelona izanen du aurrez aurre final-laurdenetan. Azkeneko 10 urteak kontuan hartuta Xotak zazpigarren aldiz jokatuko ditu play offak, eta talde txiki batendako hori sekulako arrakasta da. Ostiralerako irurtzundarrek zale guztien babesa eskatu dute. "Aretoa betetzea espero dugu, horrek etxean lehen puntua eskuratzen lagunduko digu eta" adierazi du Xotako presidente Tatono Arregi irurtzundarrak. 3.500 sarrera jarri dituzte txartel-leihatilan. Bazkideek doan hartu ditzakete. Iragarri dutenez sarreren salmenta ongi doa. Triman Xota taldeak zaleen babesa izanen du maiatzaren 13an, ostiralean, 21:00etan, Iruñeako Pabilioi Unibertsitarioan, Bartzelonaren aurkako partidu gogorrean. Sakandarrak ez dira faltako.Play offetarako sailkatzearekin denboraldiko helburua bete du Trimanek. Bartzelona taldea faboritoa da, baina Trimanek ez dizkio gauzak batere erraztuko. Gainera, Imanol Arregiren mutilak puztu egiten dira lehia konplikatuetan. "Ilusioz gainezka gaude eta anbizioz beteta" adierazi du Imanol Arregi entrenatzaileak. Ea joaneko partida honetan, eta kantxa faktorea alde, puntuak pilatzerik al duen Trimanek.Sarrerak nonIruñeko Pabilioi Unibertsitarioan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:00etara eta Irurtzunen Xotak dituen bulegoetan. Prezioa: 15 urtetik gorakoek 8 euro eta txikienek 3 euro.