Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inasa-Foileko langileek atzo batzarra egin zuten eta ostegunean greba egitea erabaki zuten. Horrekin batera, lantegi aurrean kontzentrazioa eginen dute, 10:00etatik 17:00etara. Langileek enpresa batzordearen (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana) proposamena babestu zuten horrela. Langileek ez dute baztertu etorkizunean mobilizazio gehiago egitea.Adostasunik ezOtsaileko azken egunean Inasa Foileko jabeek, Bavaria Industriekapital (Baikap), Sabiñanigo eta Irurtzunen duten lantegietan kostuen %30a "murriztea". Bestela esanda, 10 milioi euro aurreztea, haietatik 6,9 milioi langile gastuari dagozkionak. Horrekin batera, Nafarroako konbenioa uztea eta beste eskubide batzuk galtzea proposatzen du zuzendaritzakOrduz geroztik Inasa-Foileko zuzendaritzaren eta enpresa batzordearen arteko bileretan ez da akordiorik lortu. Baikap-ek 26 lanpostu desegiteko Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu du eta, dagoeneko, aurreratu du beste 14 langile kaleratzeko bigarren EEE bat aurkeztuko duela. Hori izan da zuzendaritzak egin duen mugimendu bakarra. Enpresa batzordeak aurtengo, heldu den urterako eta 2013rako soldata izoztea proposatu zuen, baina Baikap-ek ez zuen onartu. Horrekin batera, langileen ordezkariek berme legalak dituen industria plan bat eskatu dute.EEEren kontsulta epean (hilaren 20ra arte), asteartean aldeak lan ikuskaritzan izan ziren eta han ere adostasunik ez zela lortuko ikusi zen. Inspektoreak ez zen busti eta adostasuna bilatzera anbimatu zituen aldeak. Langileen ordezkariek, behintzat, estreinakoz enpresa zuzendaritzaren proposamena idatziz jaso zuten.CCOOko ordezkariak atzokoan Imelda Lorearekin bildu ziren, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zuzendariarekin. Inasaren industria etorkizunaren aldeko borrokan babesa eskatu zioten, baita Baikap-i konpromiso sinisgarriak eskatzeko ere.