Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Udalak aurkeztu berri du Ardantzeta eta Ardubil kaleetan egin beharreko lanetarako dokumentazioa. Sareak, zorua eta argiteria berrituko dira heldu den urtean. Lanen aurrekontua 714.142Â eurokoa da eta %70a Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzaz estaliko da. Sareak berritzea 256.830 euro balio du eta Mank-ek ordainduko du, Irurtzun Ur Zerbitzuko kide baita. Argiteria berritzeko 72.000 euro izanen dira beharrezkoak.2012an ere hilerria egokitu eta hobetzeko lanak eginen dira. Horiek 55.644 euroko aurrekontua dute.