Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Play offetako final-laurdenetako lehendabiziko partidan, Triman Navarra Xotak Bartzelona hartu zuen ostiralean Iruñeko Pabilioi Unibertsitarioan. Irurtzungo taldeak zaleen babesarekin partida irabazi nahi zuen, baina ezinezkoa izan zen. Bi taldeen arteko partida oso lehiatua izan zen, baina Bartzelonak punteria gehiago izan zuen eta azkenean 1-3 nagusitu zen talde blaugrana. Play off-etan jarraitu eta finalerdietarako sailkatzeko, Trimanek Bartzelonaren kontrako hurrengo partida irabazi beharko du, berdinketa lortzeko, eta berdinketa hausteko hirugarren partidan ere garaipena lortu beharko du. Zaila da, baina ez ezinezkoa. Triman Navarra Xotari oso konplikatua jarri zaio play off-etako final erdietarako sailkapena. Final laurdenetan Bartzelona talde indartsuarekin aritzea tokatu zaio - Bartzelona sailkatu da lehena liga erregularrean - eta zalantzarik gabe, Bartzelona da aurrera egiteko faborito nagusia. Baina Imanol Arregik kantxaren faktorea bere alde erabili nahi zuen, sikiera lehendabiziko partida irabazi ahal izateko, baina ez zen posible izan. Iruñeko Pabilioia zalez beteta zegoen eta hori bere alde izan zuen Trimanek, baina Bartzelona gehiago izan zen eta kalitate handia dutela bistan egon zen. Irurtzungo taldekoak, aldiz, ez ziren fin ibili erasoan. Bukaeran, 1-3 gailendu ziren Kataluniakoak. Orain Bartzelonan jokatuko diren bi partidak irabazi behar ditu Trimanek final erdietarako sailkatzeko. Aldapa gora jarri zaio gauza Trimani, baina nork daki. Bartzelonaren kontrako bigarren partida ostiralean jokatuko da Palau Blaugranan. Partida hori irabazi eta hirugarrena ere irabazi beharko luke Trimanek. Oso zaila da baina ez ezinezkoa. Aste honetan lan handia egin beharko dute Imanol Arregik eta bere mutilek. "Bideoak ikusi, akatsak zuzendu eta Bartzelonan dena eman beharko dugu" adierazi dute entrenatzailea eta jokalariek.