Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Triman Navarra Xotako jokalari Jesulito lesionatu egin zen ostiralean play offetako final laurdenetan Bartzelonaren kontra jokatutako partidan. Zehazki, belauneko lotailu gurutzatuan haustura du. Hurrengo astean ebakuntza eginen diote eta gutxienik 5 hilabete emango ditu bajan. Hau albiste oso txarra da Trimanendako, Jesulito taldearendako erreferente garrantzitsua baita. Hortaz, Imanol Arregik Jesulito gabe jokatu beharko du ostiralean Bartzelonan, Bartzelonaren kontra. Zailtasunak pilatzen ari zaizkio Irurtzungo taldeari.