Zortzi taldek irabazi nahi dute Iratxo Botxa Txapelketa

Guaixe 2011ko maiatzaren 20a

Urtero garai hauetan bezala, Irurtzungo Iratxo elkarteak Iratxo Botxa Txapelketa antolatu du. Jakina denez, botxa joko tradizionala da, petankaren antzekoa, eta Iratxo elkarteko botxategian gustuko dute botxan aritzea: urtero antolatzen dituzte txapelketak. Aurtengo Iratxo Botxa Txapelketa asteburu honetan abiatuko da. Zortzi taldek eman dute izena, eta bi multzotan banatuta ariko dira. Ekainaren 5era bitartean multzo bakoitzaren barruan ligaxka jokatuko da. Ondoren final laurdenen txanda izango da, eta final handia ekainaren 19an erabakiko da. Ligaxkako partidak 15 tantora jokatuko dira, eta final laurdenak, final erdiak eta finalak, aldiz, 20 tantora. PartaideakA multzoa: Desesperados (Txeli, Tere, Juanito); AHTrik ez (Florentino, Marivi, Mikel); Tirillas (Mari, Jabi, Alfredo); eta Asensio, Manolo eta Jose Javier.B multzoa: Tximeleta (Pakita, Alizia, Josune); Lirainak (Santos, Markel, Julen); Botxadores (Martin, Joxean, Jose Luis Viñas); eta Xabier, Felix eta Migel. Asteburuko jardunaldia-Ostiralean, 20:00etan: Tximeleta - Lirainak-Larunbatean:20:00etan: Desesperados - AHTrik ez21:00etan: Tirillas - Asensio, Manolo, Jose JavierBotxaPetankaren antzeko joko tradizionala da botxa. Petankan erabiltzen diren bolak burdinazkoak dira; botxazkoak, aldiz, ezpel edo arte egurrezkoak. Botxa horiek esku-pilotako pilotak baino pixka bat handiagoak dira eta barruan beruna dute, bolen ibilbidearekin jolasteko aukera ematen duena. Botxan aritzeko gutxienez bi talde dira beharrezko, eta talde bakoitzean 3 jokalari. Parte-hartzaile bakoitzak 2 botxa dauzka, eta helburua taldearen botxa horiek botxinatik ahalik eta gertuen uztea da. Botxina burdinazko bola txikitxo bat da, botxategian kokatzen dena. Bere botxak botxinatik gertuen uzten dituen taldea izanen da irabazlea.