Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Enpresa batzordeak gaur goizean aztertuko du zuzendaritzaren proposamena eta arratsaldean harekin bilduko daInasako 234 langileak atzokoan greba egitera deituak zeuden. Enpresa batzordeak (CCOO 4, LAB 2 eta UGT, Solidari eta Koadroak bana) grebak erabateko jarraipen izan du. Greba zuzendaritzak proposatutako kaleratze, soldata eta bestelako eskubideen murrizketaren kontra protesta egiteko izan zen.Mugitu daHerenegun bildu ziren Inasa-Foileko zuzendaritza eta enpresa batzordea. Zuzendariek idatziz jasotako proposamena aurkeztu zuten. CCOO ordezkatuz enpresa batzordean dagoen Sergio Sueskunek esan digunez, "adostasunetik urrun gaude oraindik, baina proposamen hori aldaketa bat da". Greba deialdiak enpresaren jarrera malgutzen zerikusia izan duela uste du Sueskunek.ProposamenaInasa-Foileko zuzendaritzak akordio global baten proposamena jarri du mahai gainean. 40 kaleratu aurreikusten ditu oraindik ere. Baina Sueskunek azaldu digunez, "dagoeneko ez du gutxieneko kalte-ordaina ematea aurreikusten. 55 urtetik gora duten pertsonak kaleratuko lituzkete. Enpresa prest azaldu da 62 urteak arteko kotizazioa ordaintzeko eta langabezia bukatzen zaienean, jubilatu arte hilero ordaintzeko". Hala eginen balitz kaleratzeak ez liratekeela hain mingarriak izanen azaldu digu CCOOko kideak. Sueskunek azaldu digunez, gai hori eta gainontzeko guztiak gaurko bileran aztertuko ditu enpresa batzordeak.Aztertzeko gai horien artean soldaten murrizketa ere badago. Enpresak horretan tematuta jarraitzen du. Irabazitakoaren arabera ehuneko jakin bat murriztuko litzaioke langile bakoitzari soldata. Proposamen berria %10-20 artean dago. Sueskunek azaldu digunez, enpresa batzordeak proposamen hori ez du gogoko. Gainera, horri lotuta soldaten izoztea legoke. Bestalde, sindikalistak aurreratu digu zuzendaritzak martxan jarri duela Nafarroako metalgintzako lan hitzarmen kolektibotik ateratzeko prozedura.Prebisio planaInasako langileek jubilatzerakoan enpresarengandik diru kopuru bat jasotzen dute, irabazten dutenaren araberakoa. Zuzendaritzak funts horretan pilatuta dagoen dirua erabili nahi du kaleratzeak ordaintzeko. Zerbait sobratuko balitz langileen artean banatuko luke. Zuzendaritzak argudiatzen du dirurik ez dagoela. Sindikatuak, berriz, plan hori langile guztiendako bidezkoagoa izateko aldatzeko prest daude.Hala ere, aldeek epea gainean dute. Zuzendaritzak aurkeztu zuen enplegu erregulazio espedientearen luzapena gaur despeditzen da. Sueskunen ustez heldu den astean Nafarroako Gobernua aldeekin bilduko da. Bitartean gaur jarrerak hurbiltzeko esperantza azaldu digu.