Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
45 bat irurtzundarrek Irurtzungo Udaleko Kultura Sailak antolatutako pintura, eskulan eta ehoziri tailerretan parte hartu dute. Zenbait hilabetez eskulan ederrak egin dituzte, pintura ikasleak Isabel Garciak gidatuta, eskulan ikasleak Ana Pellicerren gidaritzapean eta ehoziri egileak beraien kontura. Ikasturtea amaitu den honetan, kurtsoan zehar egindako lanak erakusketa garaia iritsi da. Gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara jendaurrean jarriko dituzte, Irurtzungo kultur etxean. Bestalde, bihar, 18:00etatik 20:00etara, haurren marrazki eta pintura ikastaroko ikasleek erakustaldia eginen dute. 70 bat haurrek parte hartu dute tailerrean Isabel Garciarekin. Bihar, jendaurrean jarriko dituzte egindako lanak.